Eskola kirola ekimenaren barruan, Karakatera joango dira Inda Mendikoak. Guztira, 10 kilometro dituen ibilbidea Elgoibar herritik abiatuko dute eta bertan amaitu. Garraio publikoa erabiliz egingo dituzte joan-etorriak. Euskotreneko geltokian bilduko dira 08:30eko trena hartzeko. Goiz buelta izango da, eta itzultzeko ordua hartzen duten trenaren arabera izango da.