EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zumaian, gehiengo osoarekin

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Iñaki Ostolaza, gaur lortutako emaitza ospatzen.

EH Bildurena izan da zerrenda bozkatuena Zumaiako udal hauteskundeetan 2.627 botorekin. EAJk 2.053 boto lortu ditu, eta PSE-EEk 511. Zinegotzien banaketa horrela gelditu da: EH Bilduk 9, EAJ 7 eta PSEk 1. Uzinen zerrendak 81 boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik lortu. Emaitza hauekin EH Bilduk gehiengo osoa izango du hurrengo udalbatzan eta Iñaki Ostolaza izango da alkate berria.

Batzar nagusiak eta Europa

Batzar Nagusietarako bozketan EH Bilduk 2.045 boto jaso ditu (%42,02), EAJk 1.860 (%38,22), PSEk 535 (%11.01), Podemosek 306 (%6,28) eta PPk 57 (%1,17). Boto zuriak 62 izan dira.

Europako emaitzak, berriz, honako hauek izan dira:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide