Udal hauteskundeetako bigarren parte hartze datuak jakinarazi ditu Espainiako Barne Ministerioak, eta 18:00etako datuen arabera, Urola Kostako erroldaren %57,4k eman du botoa. Errezil da ordu horretarako parte hartzerik altuena izan duen eskualdeko udalerria (%68,48), eta parte hartzerik bajuenak, berriz, Beizaman eta Aian izan dira (%53,51 eta %53,65). 2015eko udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuekin alderatuta, oro har, gora egin du parte hartzeak eskualdean, Aian izan ezik (kasu honetan hiru puntu egin du behera). Izan ere, Aian ia bost puntu egin du behera parte hartzeak.
Urola Kostako 11 herrietan 57.593 pertsonek dute boto eskubidea, eta herritarrek 20:00ak artean izango dute bozkatzeko aukera. Ordutik aurrera, zenbaketekin hasiko dira. Lehenengo, Europako parlamentuko botoak zenbatuko dituzte, ondoren udaletakoak eta, azkenik, Batzar Nagusietakoak.
Ikusi eskualdeko parte hartze datuak herriz herri, hemen:
–Aia: %53,65 (2015: %56,82)
–Aizarnazabal: %57,32 (2015: %56,03)
–Azkoitia: %55,74 (2015: %54,96)
–Azpeitia: %56,12 (2015: %51,63)
–Beizama: %53,51 : (2015:%51,91)
–Errezil: %68,48 (2015: %59,21)
–Getaria: %67,85 (2015:%64,54)
–Orio: %
–Zarautz: %58,54 (2015: %51,83)
–Zestoa: %57,62 (2015: %56,35)
–Zumaia: %56,19 (2015: %54,71)