Udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuak jakinarazi ditu Espainiako Barne Ministerioak, eta 14:00etako datuen arabera, Urola Kostako erroldaren %42,19ak eman du botoa. Getaria da ordu horretarako parte hartzerik altuena izan duen eskualdeko udalerria (%52, 75), eta parte hartzerik bajuena, berriz, Aian izan da (%39,58). 2015eko udal hauteskundeetako lehen parte hartze datuekin alderatuta, oro har, gora egin du parte hartzeak eskualdean, Aian eta Orion izan ezik. Izan ere, Aian ia bost puntu egin du behera parte hartzeak; txanponaren bestaldean dago, berriz, Beizama: 11 puntu igo da hango parte hartzea eguerdirako.
Urola Kostako 11 herrietan 57.593 pertsonek dute boto eskubidea, eta herritarrek 20:00ak artean izango dute bozkatzeko aukera. Barne Ministerioak 18:00etan emango ditu bigarren parte hartze datuak.
Ikusi eskualdeko parte hartze datuak herriz herri, hemen:
-Aia: %39,58 (2015: %44,16)
-Aizarnazabal: %41,95 (2015: %37,48)
-Azkoitia: %40,51 (2015: %39,48)
-Azpeitia: %41,95 (2015: %38,45)
-Beizama: %42,11 : (2015:%31,30)
-Errezil: %49,89 (2015: 45,83)
-Getaria: %52,75 (2015:%49,95)
-Orio: %
-Zarautz: %42,11 (2015: %38,19)
-Zestoa: %42,38 (2015: %41,84)
-Zumaia: %41,90 (2015: %41,80)