Iritsi da maiatzaren 26a, udal, foru eta Europako hauteskundeen eguna. Urola Kostako herritarrak goizean goiz hasi dira botoa ematen, eta normaltasuna da nagusi bailarako herrietan. Guztira, Urola Kostako 11 herrietan 57.593 pertsonak eman dezakete botoa, eta orotara, 130 jarleku izango dira zinegotzietantzat udaletan.
Herritarrek 20:00etara bitartean izango dute botoa emateko aukera, eta 14:00etan emango dituzte lehen parte hartze datuak; hurrengoak, berriz, 18:00etan. UROLA KOSTAKO HITZAk jarraipen berezia egingo dio hauteskunde egunari, eta unean uneko kontuen berri emango du hedabide honek.
Hona hemen, gaur goizeko herriz herriko albisteak:
-Aia
-Orio