Kobazulo eder bat Zumaiako San Pedro parrokiaren azpian

Baleike 2019ko maiatzaren 21a

San Pedro parrokiaren azpian dagoen kobazuloan sartzeko aukera izan du Baleikek EHUko geologo talde batekin. Laginak hartzera sartu dira, kobazuloa datatu eta nola sortu zen hobeto ulertu nahian. Emaitzak jakin bitartean, gozatu kobazuloaren irudi hauekin.

https://www.youtube.com/watch?v=L8fpb0CDJWc

Urte hasieran elkarrizketatu zuen Baleikek EHUko geologo Arantza Aranburu, kobazuloetan aditua. Estalagmitak ikertzen ditu, iraganeko klimaren erregistroa gordetzen dutelako. Berriketaldi hartan jakinarazi zioten Zumaiako parrokiaren azpian badagoela kobazulo bat. Interes handia agertu zuen, itsasoaren mailatik gertu dauden kobazuloen bila dabiltzalako. Bost hilabete eta gero, Zumaiara etorri dira Aranburu eta bere taldea, kobazuloa aztertu eta laginak hartzera. Laborategiko lanaren emaitzak esango du kobazuloak ikerketa sakonagorik merezi ote duen. Oraingoz, lehen helburua da kobazuloa noiz eta nola sortu zen argitzea.

Duela hamar urte izan genuen kobazulora lehen aldiz sartzeko aukera eta orduan erreportaje zabala argitaratu zuten 2009ko apirileko Baleike aldizkarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide