Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatuta, asteburu honetan Gipuzkoako trainerilla txapelketa izango da Hondarribiako uretan. Larunbatean, sailkapen estropada jokatuko da (ligako azkena ere izango dena), eta erlojuaren aurka binaka irtengo dira trainerillak. Goizeko 11:00etan hasiko da lehia eta bertan izango dira eskualdeko 13 ontzi.
Mailaz maila, ondorengo hau izango da eskualdeko partaidetza:
- Gizonezko jubeniletan: Zarautz.
- Emakumezko seniorretan: Getaria, Orio A, Orio B, Orio C eta Zumaia.
- Gizonezko seniorretan (Gipuzkoako Federazio Kopa): Getaria B, Zarautz B eta Zarautz C.
- Gizonezko seniorretan: Getaria A, Orio A, Zarautz A eta Zumaia.
Igandean txapelketako finalak jokatuko dira lauko tandatan, 11:30etatik aurrera.