Nola baloratuko zenuke amaitzear den agintaldia?
Hobetu daitekeela iruditzen zait.
Zein dira, zure ustez, Zumaiak etorkizunera begira dituen erronka handienak?
Zumaiako herritarren bizi kali- tatea hobetzea da erronketako bat. Gure herrian, pobrezian dagoen herritar asko daudela esango nuke. Zumaiarrak ondo egon daitezen egin behar dugu lan. Ez diot atzerritarrek ondo bizitzeko eskubiderik ez dutenik, baina zumaiarren alde askoz gehiago egin beharko genuke. Hauteskundeetara aurkezten zarete.
Zein dira zuen programaren ardatz nagusiak?
Zumaiarentzat eta zumaiarrentzat lan egitea da helburu nagusia. Kaleko jendea gara, eta hemengo herritarrentzat egin nahi dugu lan; gure asmoa ez da harago joatea. Egunez egun egingo dugu lan.
Etxebizitzena da Zumaiak duen arazo larrienetakoa. Asko garestitu dira etxebizitzen prezioak, baita alokairuarenak ere. Arazo horren aurrean, zein dira zuen proposamenak?
Etxebizitzak alokairuan dituztenek jaitsi egin beharko lituzkete prezioak. Horri dagokionez, asko garestitu da Zumaia. Gazteek ezin dute etxerik erosi ere egin; hain justu, herritik kanpora doaz bizitzera asko eta asko. Arroara, Zestoara...
Ekipamenduei dagokionez, eta kulturarekin lotuta, komentua dago Alde Zaharrean. Udalaren esku dago, baina oraindik osatu gabe jarraitzen du. Kontuan hartuta herriaren erdian dagoela, eta haren berpiztean zerikusia izan dezakeela, zer proposatzen duzue?
Hotel bat egiteko konponduko nuke, probetxu handiagoa ateratzeko. Erromesentzako aterpetxea ere izan daiteke aukera bat, baina baldintza onetan. Eraikina osorik konpondu behar da, bestela erori egingo da.
Ekipamenduekin jarraituta, gero eta herritar gehiagok egiten du kirola, baina, agian, kirol ekipamenduak txiki geratu dira. Proposamen bat aurkeztu zuen Udal Gobernuak, epe luzera garatzeko. Etorkizun hurbilerako zer proposatzen duzue?
Kiroldegia zaharra geratu zaigu. Hura bota eta beste bat egingo nuke. Konponketa batzuk egin dituzte duela gutxi, baina zaharkituta dagoela uste dut. Egin den proposamena ez zait txarra iru- ditzen, baina kiroldegia herritik irisgarriago utziko nuke, dagoen tokian bertan. Eraikin zahar asko dugu Zumaian; horietako batzuk saldu egingo nituzke, eta diru horrekin kiroldegiko inbertsioa egin.
Gero eta adineko herritar gehiago daude herrian, biztanleria gero eta zaharragoa da. Zein dira zuen proposamenak gai honen inguruan.
Lan asko egin behar da esparru horretan, batik bat, mendeko pertsonentzat. Zer gertatzen da bestela jende horrekin? Jende horrentzat eskuragarriagoak izan behar dira gauzak.
Turismoa eztabaida sortzen duen gaia da herrian. Zer proposatzen duzue?
Turismo Plana alderdi guztiek adostu zuten bere garaian, hor ez dago zer esanik. Hala ere, turismoari dagokionez, Algorrin eta Geoparkean sarrera mugatua jarriko nuke.
Eskualdeko langabezi datuak Gipuzkoako onentsuenak dira. Hala ere, badago jendea langabezian. Zer neurri hartuko dituzue?
Lanpostuak sortzeko egingo dugu lan; betiere, zumaiarrentzat lehendabizi. Lan poltsak aterako genituzke, baina, esan bezala, zumaiarrek izango lukete lehentasuna. Horixe da gure interesa.