Alkate izan zara agintaldi honetan. Zer balorazio egiten duzu?
Balorazioa positiboa da. 51 kontratu ireki jarri ditugu abian agintaldian. Aurrekoan 27 izan ziren. Sartu ginenean udalaren egoera ekonomikoak kezkatzen gintuen. Kudeaketa zorrotza egitea zen gure aldarrietako bat, eta egoerari buelta eman diogu.
Zure ustez, zein dira Zumaiak dituen erronka nagusiak etorkizun hurbilean?
Amaitzear den agintaldi honetan Arau Ordezkatzaile berriak egiteko plana jarriko da abian. Herria nola hazi proiektatuko duen dokumentua izango da. Horrez gain, azpimarratu nahi dut aldundiak San Juan egoitzan birgaitze lanak egingo dituela: plaza gehiago eta espazio berriak sortuko dira.
Zeintzuk dira EAJren ardatz nagusiak hauteskundeei begira?
Ardatzak agintaldi honetatik zehaztuta ditugu, eta horiekin jarraituko dugu lanean. Gizarte zerbitzuek lanketa handia eskatuko dute. Hezkuntzan iruditzen zaigu lan handia egin dela, eta gaur egiten diren lanek etorkizunera begira garrantzia izango dute. Enplegua izango da beste ardatz bat. Gainera, inguru atsegin eta irisgarriaren aldeko lanean jarraituko dugu, bizi kalitate ona eskainiko duen herria izateko.
Etxebizitza gutxi dago herrian, oso garestiak, eta alokairuaren prezioek ere gora egin dute.
Azken agintaldi honetan Torreagaberri hitzarmena sinatu dugu. Horren arabera, 50 etxebizitza babestu eta beste 50 tasatu egingo dira. Bestetik, alokairu beka jarri dugu martxan, gazteei zu- zenduta. Programa honek duen berezitasuna da etxebizitzak partekatzea sustatzen duela. Alokairuaren % 75 estaltzera hel daiteke. Erabilera komertziala duten lekuetako etxabeetan etxebizitzak ateratzeko lanketa egitearen beharra ere ikusten dugu.
Kulturara salto eginda, hor dugu Komentua. Aspaldtik dago Zumaiako Udalaren esku, baina oraindik erabaki gabe dago zer egin bertan.
Esan nahiko nuke bi eraikin iga- ro direla udal ondarera eskuetara agintaldi honetan: estazio zaharra eta Erkibe etxea. Hausnarketa sakona egin behar dugu, herriak zer behar dituen eta zer lokal ditugun jakiteko. Komentuari dagokionez, jakitun izan behar dugu zer dimentsio dituen, eta edozer egitasmo mahai gainean jarri aurretik, jakin behar dugu babestua dagoela, eta edozer gauza egiten dela ere diru kopuru handia beharko dela.
Gizartea gero eta zaharragoa da, eta gero eta behar handiagoak ditu.
Zahartzaroari dagokionez, programa asko jarri ditugu martxan aurreko agintaldian, eta programa horiei jarraipena ematea da gure helburua. Adinekoen behatokiak txosten oso interesgarria prestatu du horren inguruan.
Kirol ekipamenduen inguruko proposamenak aurkeztu zenituzten martxoan, epe luzera begira. Epe laburrera begira, ba al duzue proposamenik?
Udalean sartu ginen unetik kiroldegirako inbertsio partida igo dugu. Lehen 15.000 euroko partida zegoen, eta 2018an 200.000 euro gastatu ziren hobekuntzetan. Asko erabiltzen da, eta ikusi- ta gizartea nola ari den aldatzen, erabiltzaileen kopuruak gora egingo du zalantzarik gabe. Agintaldi honetan bi azterketa enkargatu ditugu. Iruditzen zaigu inbertsioekin jarraitu behar dugula, baina kirol ekipamendu berri eta handiagoetan lan egin behar dugu zumaiarron ongizatea bermatzeko.
Aste Santu honetan ere bisitari andana izan da herrian, eta tu- rismoak eztabaidarako gai izaten jarraitzen du.
Turismo Plana martxan jarri dugu agintaldi honetan. Plan hori egin eta gero, ez dakit halako eztabaidarik dagoen. Guretzat turismoa aukera bat da, iruditzen zaigulako merkataritza sustatzeko erreminta dela. Bestetik, turismoa bera guretzat, herri bezala, baliagarria da gure historia, gure kultura ezagutzera emateko. Azken agintaldian Enigma Bizia programa jarri dugu abian, euskara ardatz duena. Turismoaren ezbai horretan, aparkalekuen erregulazioa ere jarri dugu martxan. Lanketa handia izan da, asko kostatu da, eta iruditzen zait egin beharreko lana zela.
Langabeziak behera egin du, baina azken aldian enpresa batzuek ateak itxi dituzte. Ekonomiaren aldetik zer proposatzen duzue?
Udalak berak ekonomia eta en- plegu sustapenean baditu eskumenak, baina azpimarratu nahi nuke gai honi eskualde gisa heldu beharko geniokeela. Langabezi datu horietan emakume eta gizonezkoen artean bi puntu portzentualen diferentzia dago. Fokua jarri behar dugu hor hu- rrengo agintaldian.
Komertzioari dagokionez, denda dezente itxi dira azken aldian.
Hauteskunde programan herriko merkataritza eta bizitza bultzatzen lagunduko duen proiektu bat txertatu dugu. Erkibe aurreko orubea, Ignacio Zuloaga plaza eta Gurrutxaga plaza artean espazio handi bat sortu nahi dugu. Espazio horretarako aterpe polibalente bat planteatzen dugu. Espazio hori baliagarria izan daiteke ostegunetako merkatua bertara eramateko. Lehen sektorea sustatzeko espazio polit bat ere sor dezakegu, produktu lokalari balioa emateko.
Proposamen zehatzak ere ba- ditugu. Bi haurreskolak bateratzea eta Sagarbidera eramatea planteatzen dugu. Gernika parkean lurrazpiko aparkalekua egitea proposatzen dugu. Portu Saileko eremua da, eta elkarrizketak zabalik daude. 300 aparkaleku joango lirateke bi solairutan banatuta. Zumaia eta Oikia bidegorriz lotzeko konpromisoa ere jaso dugu programan.