Erremintako pilotariak gaurtik hasiko dira Gipuzkoako Herriartekoan lehiatzen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 10a

Gomazko paletan, Aiak etxean Hernaniren kontra, Azpeitiak Anoetan eta Azkoitiak Mutrikun jokatuko dituzte gaur lehen kanporaketaren joaneko partidak; Zumaiak, berriz, Irun hartuko du bihar. Zesta puntan ere etxean ekingo dio Zumaiak txapelketari, Mutrikuren kontra, bihar.

Asteburu honetan jarriko dira martxan erremintako modalitate ezberdinetako Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketak. Eskualdeko lau herritako ordezkariek ekingo diote, horrenbestez, lehiari: Aiak, Azkoitiak, Azpeitiak eta Zumaiak gomazko paletan, eta Zumaiak zesta puntan ere bai.

Gomazko paletan, Aiak etxean Hernaniren kontra (20:00etan hasita), Azpeitiak Anoetan (20:45ean) eta Azkoitiak Mutrikun (21:00etan) jokatuko dituzte gaur lehen kanporaketaren joaneko partidak; Zumaiak, berriz, Irun hartuko du bihar Aitzurin, 11:00etan.

Zesta puntan ere etxean ekingo dio Zumaiak txapelketari, Mutrikuren kontra. Bihar arratsaldean jokatuko dituzte partidak Aitzurin, 16:30ean hasita.

Zestoa, erabakitzera

Esku-pilotan, Zestoa da momentuz Herriartekoaren lehiari ekin dion Urola Kostako ordezkari bakarra. Hain zuzen ere, gaur jokatuko dute zestoarrek Aretxabaletan (19:30ean) lehen kanporaketaren itzulikoa. Joan den larunbatean Zestoan lortu zuten 3 eta 0koa borobiltzeko eta hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko asmoarekin joango dira Zestoako pilotariak Aretxabaletara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide