Munduko Turismo Erakundeak (OMT) eta Basque Culinari Centerrek (BCC) antolatuta, Turismo Gastronomikoaren 5. Mundu Foroa ari dira ospatzen egunotan Donostiako Kursaalean. Hainbat profesional eta sukaldari batu ditu egitasmoak, gastronomiak bidaiatzeko motibazioan duen eragina aztertzeko asmoz.
Foroaren barruan irteerak eta tailerrak ere antolatu dituzte, euskal sukaldaritza ezagutu dezaten. Zumaiara eta Getariara egin zituzten atzo irteerak. Zumaian, olagarroaren inguruko bisita gidatua eskaini zieten: jaki preziatua arrantzatzeko moduak nahiz prestatzeko erak izan zituzten hizketagai. Itzurungo hondartzan eta Kofradian izan ziren, eta irteera behar bezala amaitzeko, olagarro mokadutxoa txakolinaz lagunduta dastatu ahal izan zuten. Getarian, aldiz, txakolinaren inguruko bisita eskaini zieten turismo gastronomikoaren profesionalei eta sukaldariei.
Zumaiako argazki bilduma ikusteko, jo Baleike.eus-era.