EAJ izan da Urola Kostako alderdi bozkatuena Espainiako Gorteetarako

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 28a

Espainiako Kongresurako bozetan EAJ izan da Urola Kostan boto gehien jaso dituen alderdia; hain zuzen, 16.705 boto. EH Bildu izan da bigarren indarra, 13.582 botorekin; hirugarren postua lortu du Elkarrekin Podemosek, 5.238 bozekin; eta laugarrena PSE-EEk, 4.619 botorekin.

Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeetan Urola Kostan EAJ alderdia izan da bozkatuena; alderdi jeltzaleak Kongresurako bozetan 16.705 boto eskuratu ditu eskualdean. Bigarren indarra EH Bildu izan da Urola Kostan, 13.582 boto eskuratuta. Elkarrekin Podemos  izan da hirugarrena, 5.238 botorekin, eta laugarrena PSE-EE , 4.619 botorekin.

2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako eskualdeko emaitzekin alderatuta, EAJk eta EH Bilduk nabarmen egin dute gora botoetan. Oraingo bozetan alderdi jeltzaleak 4.382 boto gehiago jaso ditu eta koalizioak 4.157 boto gehiago. PSE-EEk ere gora egin du, 1.742 boz irabaziz. Elkarrekin Podemosek, aldiz, 2016tik botoak galdu egin ditu Urola Kostan: 3.233 gutxiago jaso ditu. PPk ere botoetan behera egin du eskualdean, 764 gutxiago eskuratu ditu.

Urola Kostako 11 herriak kontuan hartuta, EAJk irabazi du herri gehienetan, seitan, hain zuzen ere: Aian, Azkoitian, Azpeitian, Orion, Zarautzen eta Zumaian. EH Bilduk lau herritan irabazi du: Aizarnazabalen, Errezilen, Getarian eta Zestoan. Beizaman, berriz, bi alderdiek botoetan berdindu egin dute, EAJk eta EH Bilduk 28na boto jaso ditu.

Parte hartzea nabarmen gora

Urola Kostan 59.004 herritar zeuden deituta botoa ematera, Kongresurako diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratzeko. 2016. urteko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako datuekin alderatuta, parte hartzeak gora egin du eskualdeko herri guztietan. Parte hartzea %70etik gorakoa izan da Urola Kostako ia herri guztietan. Parte hartzerik handiena Getarian izan da, %79,48k eman dute botoa. Bigarren parte hartze handiena Zarautzen izan da, %77,47. Parte hartze txikiena, aldiz, Beizaman izan da: %59,29.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide