Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako boto guztiak zenbatu dituzte Zumaian. Kongresurako bozei dagokienez, EAJk jaso ditu boto gehien Zumaian, hain zuzen, 1.858 boto (%33,17). EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.826 botorekin (%32,60). PSE-EEk 840 (%15) boto jaso ditu, Elkarrekin Podemosek 781 (%13,94), PPk 128 (%2,29). Ciudadanosek, berriz, 66 boto (%1,18) eskuratu ditu, VOXek 33 (%0,59) eta PACMAk 27 (%0,48). EBk eta PUM+Jk 8na boto eskuratu dituzte, ELAk-PCTEk 3 eta Recortes Cerok 1.
Zumaian parte hartzea %73,53koa izan da, eta abstentzioa %26,47koa.
2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan baino parte hartze handiagoa izan da gaur Zumaian ere; orduan abstentzioa %34,99koa izan zen. 2016an ere EAJk jaso zituen boto gehien, 1.390 boto, hain zuzen ere. Bigarren indarra EH Bildu izan zen, 1.191 boto eskuratuta. Podemosek 1.317 boto jaso zituen, PSE-EEk 549 boto eta PPk 213.