Urola Kostan %60,79ak eman du botoa 18:00etarako

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 28a

Oraingoz, bederatzi puntu igo da parte hartzea 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Getaria da parte hartzerik altuena duen udalerria. 20:00etan itxiko dituzte hautetsontziak.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen parte-hartzea igoera nabarmena izaten ari da, eta horren isla dira Urola Kostako datuak ere. Eguerdiko dauten ondotik, 18:00etan eman dituzte parte-hartzeari buruzko bigarren emaitza ofizialak, eta horien arabera, eskualdeko erroldaren %60,79ak botoa eman du ordu horretarako. 2016an, %51,58ekoa zen parte hartzea ordu horretan. Beraz, bederatzi puntu egin du gora parte hartzeak oraingoz. Eskualdean, Getariak jarraitzen du gehien bozkatu duten herria izaten: oraingoz, ia %71k eman du botoa han.

Urola Kostan, 59.004 herritar daude deituta botoa ematera, eta horiek 20:00ak bitartean izango dute bozkatzeko aukera. Goizetik normaltasuna da nagusi hauteslekuetan.

Aia: %56,36 (2016an, %40,66)
Aizarnazabal: %60,44 (2016an, %43,14)
Azkoitia: %60,63 (2016an, %47,59)
Azpeitia: % 60,58 (2016an, %45,42)
Beizama: %53,10 (2016an, %38,40)
Errezil: %59,91 (2016an, %38,99)
Getaria: %70,94 (2016an, %60,87)
Orio: %61,32 (2016an, %46,88)
Zarautz: %65,97 (2016an, %51,74)
Zestoa: %60,19 (2016an, %48,47)
Zumaia: %59,35 (2016an, %49,87)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide