Gaur, apirilak 28, Espainiako estatuko hauteskunde orokor eguna da. Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratuko dituzte, eta eskualdean, 59.004 herritar daude deituta botoa ematera. 2016ko Espainiako hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, gora egin du parte hartzeak Urola Kostan. 14:00ak arte, eskualdeko herritarren %43,25 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera; 2016an, aldiz, %33,33koa izan zen parte hartzea ordu horretan. Eskualdean, momentuz, Getarian izan da parte hartze daturik altuena: %52,61ek eman dute botoa.
Hona hemen Urola Kostako parte hartze datuak herriz herri, 14:00ak arte:
Aia
- 2019: %40,62
- 2016: %28,98
Aizarnazabal
- 2019: %41,56
- 2016: %27
Azkoitia
- 2019: %42,61
- 2016: %35'03
Azpeitia
- 2019: %44,33
- 2016: %33,54
Beizama
- 2019: %32,74
- 2016: %24,80
Errezil
- 2019: %43,51
- 2016: %29'30
Getaria
- 2019: %52,61
- 2016: %45,38
Orio
- 2019: %44,31
- 2016: %35,95
Zarautz
- 2019: %47,21
- 2016: %35,21
Zestoa
- 2019: %42,28
- 2016: %34,54
Zumaia
- 2019: %44,01
- 2016: %36,92
Datu ofizialen arabera, EAEn, 14:00ak arte, %41,75ekoa izan da parte hartzea; Nafarroan, aldiz, %43,79koa. Beraz, 5 puntuko igoera izan da Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuaren arabera, 2016ko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, momentuz 4,6 puntu igo da parte hartzea Espainiako estatu osoan: 14:00ak arte, %41,49koa izan da. Erkidego guztietan egin du gora botoa eman dutenen kopuruak.