Txupinazoak eman die hasiera San Telmo jaiei Zumaian

Baleike 2019ko apirilaren 27a

San Telmo ermita alboan dagoen zelaitik jaurtikitako suziriak eman die hasiera San Telmo jaiei. Hasiera ofiziala esan beharko, festa giroa nagusi zen eta bezperatik Zumaian.

Ohikoa den bezala, jende kopuru handia hurreratu da San Telmo ermita ingurura herriko jaiei hasiera ematen txupinazoa ikustera. Oier Korta alkateak jaurtiki du suziria, eta haren ondoren hamaiketakoa eman dute Larretxo auzoan. Eguerdira bitarteko ekitaldiekin jarraituta, euskal dantzen erakustaldia egin dute Txori Txikiko ikasleek Ondartxo plazan. 

Festek astelehenera arte jarraituko dute asteburu honi dagokionez. Hurrengo asteburuan repetizioak ospatuko dira Zumaian.

Goizeko irudien argazki galeria ikus daiteke hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide