Maiatzaren 1ean LABek Iruñean egingo duen manifestaziorako autobusak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 25a

Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik, Zumaiatik, Zarauztik, Oriotik eta Getaritik irtengo dira autobusak Nafarroako hiriburura, eta hara joateko izena eman daiteke dagoeneko.

Iaz, Maiatzaren 1ean LABek Zumaian egin zuen manifestazioko irudi bat. (Hitza)

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egingo ditu LAB sindikatuak Baionan eta Iruñean, eta Nafarroako hiriburura joateko autobusak antolatu ditu egun horretarako. Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik, Zumaiatik, Zarauztik, Oriotik eta Getaritik abiatuko dira autobusak, eta hara joateko herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, honako taberna hauetan: Zakela (Azkoitia), Orkatz (Azpeitia), Portale (Zestoa), Inpernupe (Zumaia), Arrano (Zarautz), Kolon Txiki (Orio) eta Harritarte (Getaria).

Urola Erditik eta kostatik autobus banak irtengo du Iruñera, eta handi 18:00etan hartuko dute etxerako bidea.

Honako ordutegi honetan aterako dira autobusak eskualdetik:

Azkoitia: 09:00etan, Liburutegiko autobus geltokian.
Azpeitia: 09:15ean, anbulatorioko autobus geltokian.
Getaria: 09:15ean, autobus geltokian.
Orio: 09:40ean, autobus geltokian.
Zarautz: 09:25ean, Eguzki tabernaren aurrean.
Zestoa: 09:30ean, hilerriaren ondoko autobu geltokian.
Zumaia: 09:00etan, Kabi aurreko autobus geltokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide