Getariako V. Triatloia jokatuko da larunbat arratsaldean. 400 kirolari izango dira Malkorben egingo den irteera puntuan eta 750 metro igeri egin ondoren, bizikleta hartu beharko dute moilan kokatuta egongo diren boxetan. 20 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik: Garate gainera igota, Oikiatik barrena Zumaiara joango dira, eta handik, kostako bidea hartuta, Getariara itzuliko dira. Azkenik, korrikako zatia izango dute: guztira bost kilometro egingo dituzte herrian zehar.
Probak errepidean aldaketak eragingo ditu, baina portuan bihar hasiko dira moldaketekin. Izan ere, bihar arratsaldean moila zahar eta berriaren arteko aparkalekurako sarrera itxiko da muntaiarekin hasteko.
Larunbatean, berriz, honako aldaketa hauek izango dira portuan eta errepideetan:
GETARIAKO PORTUA:
-
Goizean zehar Malkorbeko sarrera itxita, Gaztetape zabalik 15:30ak arte.
-
15:30ean portuko sarrera-irteera guztiak itxiko dira. Gaztetapekoa 17:40 bitartean itxita. Malkorbekoak itxita bukatu arte.
-
Kirol portuan, Malkorben eta Artzapen ibilgailuak ezingo dira mugitu 15:30etatik amaitu arte.
-
Portu zaharrean, dike handian, Lojetan eta Gaztetape aldean ibilgailuak ezingo dira mugitu 15:30etatik 17:40etara.
ERREPIDEAK:
- Zarautz ↔ Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
- Getariatik → Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
- Zumaiatik → Getariara (N-634) itxita (16:00-17:30 bitartean): Zumaiatik → Getariara, Zarautzetik bueltan (AP-8 gomendatzen da).
- Meagatik → Zumaiara (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
- Zumaiatik → Meagara zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
- Zumaiatik → Zarautzera (N634) itxita (16:15-17:30 bitartean): AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da. Zumaiatik → Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Meaga ↔ Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
- Getaria ↔ Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
- Askizu eta San Prudentziotik → Getariara itxita (16:00-17:40).
- Getaria ↔ Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin Balentziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzoan.
Autobus zerbitzuak ohiko ibilbidea eta ordutegia mantenduko du.