Aste Santuetan errefusa gehiagotan jasoko diete ostalari eta merkatariei UKUEk

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 19a

Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian eskainiko du zerbitzu berezia Urola Kostako Udal Elkarteak bihar eta etzi.

Errefusa da atez ate jasoko dutena bihar eta etzi (Amaia Ventas Aldabaldetreku/Hitza)

Urola Kostako Udal Elkarteak indartu egingo du egunotan hondakinak jasotzeko zerbitzua, Aste Santuen harira.

Hala, bihar, larunbata, Zarautzen eta Orion errefusa atez ate jasoko diete herriko merkatari eta ostalariei, ohiko bilketak mantentzeaz gain.

Igandean, berriz, Zumaian eta Getarian izango dute zerbitzu gehigarri hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide