Kostaldeko kimu mutilek futbolaz eta lehiakortasunaz gozatu dute Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2019ko apirilaren 19a

Gaur eta bihar artean hiru txapelketa jokatuko dira Asti eremuan. Jose Angel Iribar Txapelketarekin hasi da ostirala, eta arratsaldean infantil nesken txanda izango da, Emakumeen II. Txapelketa jokatzeko. Bihar goizean, berriz, XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa jokatuko dute infantil mutilek. Hauek dira hiru txapelketetako ordutegiak eta partaideak.

XV. Jose Angel Iribar Txapelketako sailkapena:

1. Zarautz

2.Orio

3.Athletic

4.Zumaiako

Atezain onenaren saria: Martin Urien (Athletic).

Finala 7-1 irabazi dio Zarautzek Oriori, eta finalerdian, berriz, Athleticekoak gailendu zaizkie zumaiarrei, 5-2 emaitzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide