'Patria' telesailaren grabazio lanak egiten ari dira Zumaian

Baleike 2019ko apirilaren 17a

HBO ekoiztetxeak eramango du telebistara Fernando Arambururen 'Patria' liburua. Grabaketak duela aste batzuk hasi ziren, eta gaur Zumaian ari dira irudiak hartzen.

Elena Irureta zumaiarra protagonista duen Patria telesaila grabatzen ari dira gaur Zumaian. Fernando Arambururen Patria eleberriaren telebistako egokitzapena izango da telesaila eta HBOn ikusi ahalko da.

Duela aste batzuk hasi ziren grabazio lanekin Soraluzen, baina gaurkoan Zumaian ari dira. Goizean kanpoko irudiak hartu dituzte Zubiaundian, eta behin horiek amaituta, Pulpo elkarte gastronomikora joan dira. Han barruko sekuentziak grabatu dituzte.

Zortzi kapitulo izango ditu telesailak, eta abuztuan amaituko dute grabaketekin. Argazki gehiago baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide