Aste Santua dela eta, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako hondakinen bilketa zerbitzua indartuko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Ohiko bilketez gain, errefusaren atez ateko bilketa berezia egingo dute. Larunbat goizean Orion eta Zarautzen eskainiko dute zerbitzua; igande goizean, aldiz, Getarian eta Zumaian.