21. Korrikak utzitako uneak, bideoan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 12a

21. Korrika igaro da gaur, ostirala, Urola Kosta eskualdetik, eta emozioz betetako hamaika irudi utzi ditu euskararen aldeko lasterketak. Goizean goiz iritsi da eskualdera AEK-k bi urtez behin antolatzen duen egitasmoa; Azkoitira heldu da aurrena, eta Azpeitia eta Zestoa zeharkatuta, kostarako bidea hartu du lasterketak. Eguerdirako ehunka lagun ziren Zumaian Korrika noiz iritsiko zain, eta handik Getaria eta Zarautzen barrena igarota, Orio gurutzatuta agurtu Urola Kosta Korrikak, bazkalondoan. Hain zuzen ere, Korrika eskualdeko txokoetatik igaro den uneetako irudiekin honako bideo hau sortu du Erlo Telebistak:
 
 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide