Espainiako eskubaloi txapelketako lehen fasea jokatuko dute asteburuan Pulpo eta Zarautz taldeetako jubenilek

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 11

Zarautzek bi talde izango ditu lehian. Neskak Granollersen (Katalunia) jokatuko dute, eta mutilek, berriz, Sant Joan Despín (Katalunia). Zumaiarren kasuan, mutilak iritsi dira fase horretara eta etxean jokatuko dute.

Bihar ekingo diote jubenil mailako Espainiako eskubaloi txapelketako lehen faseari. Apirilaren 12tik 14ra bitartean, zortzi multzotan banatuta dauden 32 talde arituko dira lehian; bai mutiletan, bai nesketan. Horietatik hiru eskualdekoak dira: Zumaiako Txikixa taberna Pulpo K.E.,  Gran Camping Zarautz eta Aiala Zarautz ZKE.

Lehenengoak B multzoan arituko dira, eta beraien aurkariak ondoko hauek izango dira: KH7 BM Granollers (Katalunia), Liberbank Sinfin Dosa (Kantabria) eta Anaitasuna (Nafarroa). Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatuko dituzte partida guztiak.

Hau da partiden ordutegia:

OSTIRALA
18:00etan Anaitasuna "A" - Liberbank Sinfin Dosa
19:45ean Txikixa taberna Pulpo - KH7 BM Granollers

LARUNBATA
17:30ean Anaitasuna - KH7 BM Granollers.
19:15ean Liberbank Sinfin Dosa – Txikixa taberna Pulpo

IGANDEA
11:15ean KH7 BM Granollers – Liberbank Sinfin Dosa
13:00tan Txikixa taberna Pulpo - Anaitasuna "A"

Zarauztarren kasuan, fasera iritsi diren taldeak bi dira. Alde batetik, mutilen taldea den Gran Camping Zarautz, eta, beste aldetik, nesken Aiala Zarautz ZKE. Bi taldeek Kataluniara bidaiatuko dute. Lehenengoek Sant Joan Despín jokatuko dituzte lehen fase honi dagozkion partidak. C multzoa osatzen dute beste hiru talde hauekin batera: Barça Lassa (Katalunia), Grúas González Ciudad de Logroño (Errioxa) eta Balonmano Almogávar (Aragoi).

Aiala Zarautzek, berriz, Granollersen jokatuko du fasea. D multzoa osatzen dute beste hiru talde hauekin: KH-7 Granollers (Katalunia), Puig D'en Valls (Balearrak) eta A.D. La Jota (Aragoi). Hau izango da jokatuko dituzten partiden ordutegia:

OSTIRALA
16:00etan KH7 BM Granollers - Aiala Zarautz ZKE
18:30ean A.D. La Jota - Puig D'en Vall

LARUNBATA
10:45ean A.D. La Jota - Aiala Zarautz ZKE
12:45ean KH7 BM Granollers - Puig D'en Vall

IGANDEA
11:30ean Aiala Zarautz ZKE - Puig D'en Vall
13:30ean KH7 BM Granollers - A.D. La Jota

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide