Uda iristeko hilabete batzuk falta dira, baina dagoeneko ari dira lanean uztailean Zumaian eskainiko diren zerbitzu batzuetan. Hala, zabaldu dituzte izen-emateak udaleku musikaletarako, udaleku orokorretarako eta Udazaintza zerbitzurako.
Musi-k lelopean, uztailaren 15tik 26ra bitartean udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa. Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduta daude, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat. Udalekuak Ubillosen egingo dira eta parte hartzaileek esparru desberdinak uztartuko dituzte.
Matrikularen kostua 85 eurokoa izango da, 65 eurokoa familia ugarien kasuan, eta diru-sarrera ondorengo bi kontu zenbakietan egin ahal izango da: ES55 2095 5174 9091 1554 0513 (Kutxabank), eta ES37 3035 0037 4103 70050506 (Laboral Kutxa). Izen-ematea maiatzaren 6ra arte, edo taldea osatu arte egongo da zabalik.
Matrikula egiteko garaian ezinbestekoa izango da izen-emate orria behar bezala beteta aurkeztea diru-sarreraren agiriarekin batera, Alondegia kultur etxean edo kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikoan.
Udazaintza
Udaleku orokorretarako eta Udazaintza zerbitzurako izen-ematea ere zabalik dago. Udalekuak 3-12 urte bitarteko haurrentzat dira, hau da, 2015an jaio zirenetatik hasi eta LH 6. maila egin dutenen artekoentzat. Sagarbiden emango dira uztailaren 1etik 26ra. Matrikula 91,55 euro izango da hilabete osorako; 61 euro familia ugarientzat. Hamabostaldia aukeratuta, 51,85 euro izango da; 34,60 familia ugarientzat.
Udazaintza zerbitzua 2016an jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta Aita Mari eraikinean emango da uztailaren 1etik 26ra bitartean. Matrikula 140 euro izango da hilabeterako; 98 euro familia ugarientzat. Hamabostaldia aukeratuz gero, matrikula 75 euro izango da; 52,50 euro familia ugarientzat.
Udaleku orokorretarako izena udaletxean edo Ludotekan eman behar da; Udazaintzakoak ikastetxeetan edo udaletxean. Izena maiatzaren 6a bitartean eman behar da, eta dirua ES30 2095 5174 91 1061601620 (Kutxabank) kontuan sartuta.