Itxita dago errei bat Getaria eta Zumaia arteko errepidean, Orroaga parean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Duela egun batzuk itxi zuten Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepideko errei bat, Orroaga pareko tarte batean, zulo bat dela eta. Pasa den astearen amaieratik lanean ari dira, errepidean dagoen zuloa konpontzeko.

Semaforoa Getaria eta Zumaia arteko errepidean. (Artzape)

Getariako Artzape aldizkariaren arabera, errepide azpian zuloa agertu dela azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, eta lehen azterketak egin ondoren erabakiko dute ondoren zer egin. Dagoeneko hasi dira asfaltoa urratzeko lanekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide