Lau garaipen eskualdeko taldeentzat Gipuzkoako Batel Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 7a

Zumaiarrak, banderarekin (Baleike.eus)

Pasai San Pedron jokatu dira gaur goizean Gipuzkoako Batel Txapelketako estropadak mailaz maila, eta Urola Kostako arraunlariek bandera eta domina ugari ekarri dute bueltan.

Banderak Zumaiara eta Oriora joan dira, bina: infantil mutiletan zumaiarrak izan dira onenak, baita kadete mutiletan ere. Oriotarrak, berriz, promesa nesketan eta jubenil nesketan gailendu dira.

Zilarra ere eskuratu dute zumaiarrek, oriotarrek eta zarauztarrek, azken horiek senior gizonezkoetan. Emaitza guztiak ikusgai daude beheko pdf-an.

Zumaian, harrera ere egin diete arraunlariei, Baleike-ren bideo honetan ikus daitekeenez.

Zumaiarrak fin ziabogetan

Horrez gain, ziaboga onenak ere eskualdekoek egin dituzte maila askotan: infantil nesketan, Maddi Goikoetxeak (Zumaia); kadete mutiletan, Uritz Gorritik (Zumaia); jubenil mutiletan, Noel Martinezek (Zumaia); eta senior mutiletan, azkenik, Aitzol Garrok (Zarautz).

Zumaiarrek hiru mailatan lortu dute ziaboga onena egitea, beraz.

Batel Txapelketa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide