Musika eta Dantza eskolakoen emanaldia izango da bihar Oikian

Baleike 2019ko apirilaren 3a

Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek emanaldia eskainiko dute Oikiako frontoian, 18:30ean.

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek Zumaiara klaseak jasotzera joateko zituzten arazoak ikusita, duela 3 urte proiektu berezi batekin hasi ziren. Hala, musika eskolako irakasleak Oikiara joaten hasi ziren bertako ikasleei klaseak ematera. "Oso pozik gaude emaitzarekin", azaldu dute musika eskolatik. 

Bihar emanaldia eskainiko dute ikasle oikiarrek bertako frontoian, 18:30ean. Edonor dago emanaldia ikustera gonbidatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide