Joxe Migel Egaña piraguista oroitu dute, haren heriotzaren 50. urteurrenean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 28a

Joxe Migel Egaña zenaren irudia.

1969ko martxoaren 27an hil zen istripuz, Joxe Migel Egaña piraguista arroarra. Zumaian, Urola ibaian, gertatu zen ezbeharra, eta itota hil zen 20 urteko gaztea. Atzo bete ziren 50 urte gertaera hartatik, eta urtero bezala, Zumaiako Itxas Gain piragua elkartekoek omenaldia egin zioten, haren omenezko monolitoan. Minutu bateko isilunea eta lore eskaintza egin zituzten atzo arratsaldeko ekitaldian.

Zumaian urtero oroitu ohi dute Egaña, baina aurten, lehen aldiz, haren jaioterrian, Arroabean ere egingo diote omenaldia. Igandean, 13:00etan, haren omenezko meza izango da elizan, eta ondoren, lore eskaintza egingo dute Joxe Migel plazan, Egañaren omenez 1974an jarri zuten monolitoan.

UROLA KOSTAKO HITZAk gertaeraren inguruko erreportajea kaleratuko du biharko egunkarian.

Hona hemen atzo Zumaian egindako lore eskaintzan hartutako irudiak:

(Argazkiak: Juan Luis Romatet eta Inazio Gonzalez)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide