'Herri txiki, infernu handi' saioa ostegunean, Oikian

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 25a, 15:39

ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioko bideo proiekzioa egingo da ostegunean Oikiako frontoian, 20:00etan. Nahi duen orok izango du joateko aukera.

Herri txiki, infernu handi saioko Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Oikian izan dira saioa grabatzen, eta ostegun honetan, martxoaren 28an, oikiarrekin egin dituzten elkarrizketak ikusteko aukera izango da primizian. Emanaldia Oikiako frontoian egingo da 20:00etatik aurrera eta Gurrutxaga eta Pagadiz gain, bertan izango da Sebastian Lizaso bertsolaria ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide