Asteburuan eskualdean jokatuko dira Gipuzkoako Batel Ligako estropadak, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiko arraunketa elkarteetako arraunlari gazteek horietan parte hartuko dute. Alde batetik, larunbatean Zumaian izango da estropada, 16:00etan hasita. Hurrengo egunean, igandean Getarian izango da hitzordua, 11:00etatik aurrera.