Eusko Jaurlaritzak eta arkitektuek sinatu dute Zumaiako Institutuko handitze lanen kontratua

Baleike 2019ko martxoaren 14a

Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Satir arquitectosek sinatu dute Zumaiako Institutuko (IES Zumaia BHI ikastetxea) eraikin berria egiteko gauzatze proiektua.

Kontratuak 10 gelako eraikina eraikitzea jasotzen du, eta baita Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere. Lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa egitea ere kontratuaren barruan doaz. 

Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 euroko kostua izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide