Orion gelditu dira Oriaren Jaitsierako banderak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 10a

Emakumezkoen Orio Babyauto 'A' ontziak lehen postua eskuratu du absolutu mailan, 4000 metroko distantzia 15 minutu eta 22 segundotan eginda. Orioko gizonezkoek 19:58ko denboran burutu dituzte Mapil-Aginaga eta Orio bitarteko 6000 metroak.

Gizonezkoen absolutu mailan, Zarauzko ontziak 11. postua eskuratu du, Getariakoak 15.a eta Zumaiakoak 19.a. Emakumezkoen estropadan, Zumaiak, 8. egin du.

Beteranoen mailan, berriz, Zarauzko Badok 13 taldeak eskuratu du garaipena, 15 minutu eta 25 segundoko ednborarekin. Hain zuzen, talde hau saritu berri du Zarauzko Udalak 2018an egindako denboraldiagatik.

Parte hartzaileen eta denboren zerrenda, hemen.

Argazkiak: karkara.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide