Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Iaz bezala, aurten ere greba egitea erabaki du Euskal Herriko mugimendu feministak, eta harekin bat egingo dute eskualdeko hainbat eta hainbat emakumek. Iaz lau orduko bi lanuzte antolatu zituzten sindikatuek, baina aurten, 24 ordukoa izango da lanuztea.
Heteropatriarkatu kapitalistari planto! lelopean, greba "bizitzako esparru guztietan" kokatzea da mugimendu feministaren asmoa, bost ardatzen baitan: ikasketak, enplegua, kontsumoa, zaintza eta pentsioak. "Greba feminista bizitzako esparru guztietan kokatzen da: soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, jakintzak ekoizteko eran, arrazakeriaren aurrean, edertasun ereduan eta zapalkuntza guztien aurrean", azaldu dute.
Greba feministaren bidez, "bizitza sostengurako ardura kolektiboa" aldarrikatuko dute. "Martxoaren 8ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki, gure diskurtso eta ekintzetan". Beraz, "zaintzaren gatazkak" berebiziko garrantzia izango du aurten.
"Feminismoa ez da erosoa, praktika politiko erradikala da. Ondorioz, gatazka beharrezkoa da, bereziki, gatazka politikotik kanpo kokatu diren eremuetan", nabarmendu dute mugimendu feministakoek. Beraz, gaurko "lan guztiak uztera eta kaleak hartzera" dei egin du: "Hetero-patriarkatu-kolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu, transon, bolleron eta emakumeon bizitzak erdigunean jarri nahi ditugulako".
HITZAk ere greba
Urola Kostako Hitzako langileek ere, borroka feministarekin bat eginik, greba egingo dute Martxoaren 8an. Horregatik, bihar ez da egunkaririk argitaratuko, baina greba feministak ikusgarritasuna izan dezan, herrietako ekitaldien eta mobilizazioen berri emango dute zenbait kazetarik urolakostakohitza.eus eta zarauzkohitza.eus webguneetan; soilik greba feministaren berri.
Hedabide honetan ez da bideragarria emakumerik gabe egunkaririk ateratzea. Izan ere, ia kazetari guztiak, diseinatzailea eta banatzaile gehienak emakumezkoak dira. Hori dela eta, aurreko urtean hartutako erabakiaren ildo beretik, Martxoaren 8ko ekitaldiek izango dute garrantzi guztia HITZAren webguneetan.
Hona hemen gaurko eta biharko prestatutako ekintzak, herriz herri:
Aizarnazabal
–12:30. Kontzentrazioa, plazan
–Bazkalondoan. Emakumeen erakustaldia: tailugintza, margoketa… Zahar Etxean.
–17:00. Emakumeen arteko pala txapelketa azkarra. Eguraldiaren arabera, Frontoi Zahar plazan edo Atari Soro pilotalekuan.
–20:00. Elkarretaratzea, plazan.
Azkoitia
– 10:00. Emakumeok* plazara!, Azkoitiko plazan.
– 11:00. Kafe tertulia, Azkoitiko plazan.
– 13:00. Kazerolada, Azkoitiko plazan.
– 14:00. Bazkari autogestionatua (bakoitzak berea eraman beharko du), Azkoitiko plazan
– 16:00. Kontzertua, Amaia eta Andrearen eskutik, Azkoitiko plazan.
– 18:00. Gorputzak mugitzera, Azkoitiko plazan.
– 19:30. Mosaikoa, Azkoitiko plazan.
Azpeitia
– 10:30. Kalejira, XJko Baigerako plazatik hasita, Azpeitiko plazara.
– 12:00. Txupinazoa eta mosaikoa, Azpeitiko plazan
– 14:00. Bazkari feminista, Azpeitiko plazan.
– Jarraian, mahai ingurua: Borroka feministaren bilakaera Azpeitian.
– Arratsaldean, tailerrak, plazan.
– 20:00. Manifestazioa, plazatik hasita.
– 21:30. Afari autogestionatua.
– 22:30-00:00. Musika, arkupeetan.
Errezil
– 11:00. Mural margoketa, Dantzalekuan.
– 14:00. Bazkari autogestionatua.
– 19:00. Azpeitiko manifestazioarekin bat egingo dute.
Bihar, larunbata.
– 19:00. Alardearen seme-alabak dokumentalaren emanaldia, Borondegiko aretoan .
– 21:00. Emakume afaria (beharrezkoa izango da izena ematea martxoaren 7a baino lehenago).
Getaria
-19:00. Manifestazioa, frontoitik hasita. Mariñak talde ferministak antolatuta.
Orio
– 11:00. Diana zaratatsua, Bikamiotatik.
– 19:00. Manifestazio zaratatsua, Orioko plazatik hasita.
– 21:00. Emakumeen* afaria, Balea elkartean.
Zarautz
– 10:00. Gurpil martxa, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
– 12:00. Ekimena eta topagunea, Lege Zaharren enparantzan.
– 14:00. Bazkari autogestionatua eta jolasak, Lege Zaharren enparantzan.
– Arratsaldean, tailerrak Lege Zaharren enparantzan: hezkuntza, indarkeria sexista eta legeak, transexualitatea eta LGTBI kolektiboak, etxeko eta zaintza lanak, prekarietatea. Haurrentzako txokoa egongo da.
– 16:00. Eztabaida eta informazio txokoa, Lege Zaharren enparantzan.
– 18:00. Mikro irekia: gitarra, dantza, kantua, Lege Zaharren enparantzan.
– 19:00. Manifestazioa, Lege Zaharren enparantzatik hasita.
Zestoa
– 09:30. Kartel eta pankartak egiteko geldituko dira, Arroabean.
– 11:00. Mural margoketa, Alondegiko aldapan.
– 11:30. Kazerolada, Arroabean.
– 12:00. Elkarretaratzea, Zestoako enparantzan.
– 14:00. Bazkari autogestionatua, Zubimusu inguruan, futbol zelai zaharreko mahaietan.
– Bazkalondoren Arroabean, Arrakala dokumental emanaldia.
– 16:00. Bideo-solasaldia, Kultur Etxean: La fuente de las mujeres.
– 17:00. Arroabeko emakumeek emandako tailerra (talo tailerra, sendabelar tailerra…).
– 19:00. Elkarretaratzea, Zestoako plazan.
– 19:30. Manifestazioa eta batukada.
– 21:00. Afari komunala.
– 21:00. Emakumeen afaria, Arroako zentroan.
Martxoak 9, larunbata
– 19:00. Erradikalak gara emanaldia Arroabeko Salto gelan.
Zumaia
– 11:00. Mahai ingurua, Alondegian.
– 12:00-13:00. Elkarretaratzea, Zubi Txikian.
– 14:00. Bazkaria.
– 16:00. Mugimendu tailerra.
– Jarraian, kartel, batukada eta txalaparta tailerrak.
– 19:00. Manifestazioa, Zumaiako plazatik hasita.
– Amaitzean, ekitaldia.
– Ondoren, jatekoa eta gaualdia DJarekin, Torreberrin.