Helene Alberdi, Espainiako distantzia erdiko duatloian txapeldun

Baleike 2019ko martxoaren 4a

Helene Alberdi Zumaiako bizilagunak irabazi zuen atzo goizean Numancian (Soria) jokatutako distantzia erdiko duatloia.

Atzo, igandea, jokatu dzen Espainiako distantzia erdiko duatloia, Numancian (Soria). Proban 10 kilometro lasterka egin ondoren, 60 kilometro bizikletan osatu zituzten parte hartzaileek. Amaitzeko, berriz ere 10 kilometro korrika egin zituzten kirolariek.

Helene Alberdi Zumaiako bizilagunak irabazi zuen proba, ibilbidea 2:56:39 denboran osatuta. Marcé Tusell helmugaratu zen bigarren postuan, minutu bat eta bederatzi segundu beranduago, eta hirugarren amaitu dzyeb Sonia Juliák, bi minutu eta 15 segundura. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide