Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Gipuzkoako Hitza 2019ko otsailaren 23a

Ostegunean suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Artxiboko irudi batean, bi suhiltzaile Zarauzko Zelai Ondo auzoan (Onintza Lete Arrieta)

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Ostegunean, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Merinok, bileraren bezperan, ez zuen itxaropen handirik, eta, atzo, bileraren ostean, aitortu zuen sorpresa hartu zutela proposamenarekin. "Orain arteko bileretan guk eskatzen genuenetik oso urruti ibili dira beti. Abenduan hamazazpi suhiltzaile kontratatzea eskaini ziguten, gero 24ra igo zuten kopurua, eta esan ziguten ezinezkoa zela gehiago kontratatzea. Eta gaur esan digute 48 kontratatuko dituztela. Hori zen gure gutxieneko eskaera, gure zerbitzua bermatzeko eskatzen genuen gutxienekoa".

Jarritu erreportajea irakurtzen

Gaiarekin lotuta:

Zerbitzua indartzea eta lanpostu berriak sortzea eskatu dute suhiltzaileek Azpeitiko udalbatzarrean

Suhiltzaile zerbitzuaren inguruko eztabaidak arrakalak sortu ditu Zarauzko udalbatzarrean

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide