Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batelen Ligako jardunaldia jokatu dute gaur Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 17a

Neska promesetan (05:08'05), kadete mutiletan (07:07'25) eta jubenil mutiletan (08:46'17) eskuratu dituzte garaipenak Orioko batelek, eta infantil mutiletan (05:04'24), jubenil nesketan (09:44'71) eta senior mutiletan (08:26'48), berriz, bigarren postua eskuratu dute.

Zumaiarrek garaipena eskuratu dute infantil mutiletan (04:59,87), bigarren geratu dira haur nesken kategorian (05:23,79) eta hirugarren jubenil mutiletan (08:57,38). Zarautzek hirugarren egin du senior mutiletan (08:37,12) eta getariarrek bigarren egin dute neska promesetan (05:10,81), San Juanekin berdinduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide