Eskualdeko herrietan giro polita nagusitu da Santa Ageda jaien bueltan

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 4a, 17:14

Santa Ageda bezpera da gaur, eta tradizioari eutsiz, Urola Kostako hainbat herritan eta auzotan ospatu dute festa. Bailarako ia herri guztietan atera da talderen bat gutxienez kantuan, makilak eskuan eta baserritar jantziak soinean, bertsolariak lagun dituztela. Horrez gain, herri guztietako ikastetxeetako ikasleak atera dira santa eskean; haietako batzuek eskolan bertan ospatu dute Santa Ageda bezpera, eta beste batzuk herriko kaleetan barrena ibili dira. Zenbait herritan asteburuan atera badira ere, aurtengoan, gehienek astelehenean egin dute santa eskea.

Hona hemen herriz herriko argazki bildumak:

-Aia

Aiako Lardizabal ikastetxeko ikasleak baserriz baserri ibili dira kantuan.

-Aizarnazabal

Adiskide bertso elkartekoak joan den larunbatean atera ziren santa eskean. Aitor Mendiluze eta Mikel Aiertza aritu ziren koplak abesten, eta giro ederra sortu zen herrian.

-Azkoitia

Azkoitian, herriko ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira koplak kantatzera eta Santa Ageda bezpera ospatzera. Makilak eskuetan dituztela eta baserritar jantziekin apainduta, udaletxean geldialdia egin dute Floreaga Ikastetxeko DBH 4ko eta Azkoitia BHIko DBH 2ko neska-mutilek.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

[gallery size="medium" ids="362732,362733,362731,362730,362729,362728,362727,362726"]

-Azpeitia

Azpeitian, herriko ikastetxeetako ikasleak gaur atera dira santa eskean.

[gallery size="medium" ids="362765,362766,362767,362768,362769,362770,362771,362772,362773,362774,362775,362776,362777,362778,362779,362780,362781,362782,362783,362784,362785,362786,362811,362812,362813,362814"]

Azpeitiko Matxinbenta auzoan, festak ospatu ohi dituzte Santa Ageda jaiaren bueltan, eta han ere atera da eskean hainbat auzotar.

[gallery size="medium" ids="362864,362865,362866,362867,362868,362869,362870,362871,362872,362873,362874,362875,362876,362877,362878,362879"]

Azpeitiko Lasao auzoan, larunbatean atera ziren santa eskean.  Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Imanol eta Unai trikitilariekin ibili ziren bederatzi heldu eta hamahiru gaztetxo baserriz baserri.

[gallery size="medium" ids="362919,362920,362921,362922,362923,362924"]

 

-Errezil

Errezilgo San Martin herri eskolakoak gaur goizean atera dira santa eskean, 09:30ean hasita, eta herrian barrena ibili dira kantuan.

(Argazkiak: San Martin herri eskola)

[gallery size="medium" ids="362739,362740,362741,362742,362743,362744,362745,362746,362747,362748,362749,362750,362751"]

-Orio

Orioko Zaragueta ikastetxeko ikasleak ere atera dira kalera, Santa Ageda bezpera ospatzera.

[gallery size="medium" ids="362696,362697,362698,362699,362706,362705,362704,362702,362701,362700"]

-Zarautz

Zarautzen, pentsiodunek modu berezi batean egin dute asteroko protesta; hain zuzen ere, kantuan aritu dira, eta abesti berri bat ere kantatu dute. Horrez gain, herriko ikastetxeetako ikasleak atera dira kalera santa eskean. Salbatore Mitxelena ikastolako ikasleek Xabi Zabala omendu dute sorpresaz; haren etxera joan dira abestera.

[gallery size="medium" ids="362713,362714,362715,362716,362717,362718,362719,362720,362721,362722,362723,362724,362725"]

-Zumaia

Zumaiako Herri Eskolako haurrak bazkalondoren atera dira kantu kalejiran. Txikienak, Haur Hezkuntzako ikasleak, Aita Mari eraikineko patioan elkartu dira. LHkoak kalejiran atera dira Aita Maritik Kantauri plazara bidean, eta handik Ondartxoraino jarraitu dute helduenek.

[gallery size="medium" ids="362757,362758,362759,362760,362761,362762,362763"]

Oikian, larunbat goizean egin zuten santa eskea. Eguraldi kaskarraren ondorioz ezin izan zuten ibilbidea osorik egin, baina oikiar ugari aritu ziren kantuan, baserriz baserri. 

(Argazkiak: Eire Salegi)

[gallery size="medium" ids="362819,362821"]

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide