Hezurbeltzak taldearen Zumaiako kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2019ko otsailaren 4a

Otsailaren 15ean helduko da Hezurbeltzak Zumaiara: Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute kontzertua, 22:00etan.

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto Pittik osatzen dute Hezurbeltzak musika taldea. Politika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz, emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte; musikaren, atrezzoaren eta giro berezi baten bitartez.

Azaroan aurkeztu zuten 13 abestiz osatutako diskoa, eta kontzertuak ematen ari dira ordutik. Otsailaren 15ean helduko da Hezurbeltzak Zumaiara: Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute kontzertua, 22:00etan. 

Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. 10 euroren truke eskuratu ahal izango dira aurrez, webgune honetanLeihatilan ere salduko dituzte, egunean bertan, 12 euroren prezioan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide