Zazpi lagun atxilotu dituzte Oikian, drogaren aurkako operazio baten harira

Baleike 2019ko urtarrilaren 30a

Kalamua ekoizteko berotegi bat aurkitu du Ertzaintzak Oikiako Larra fabrika zaharrean. Mila landare atzeman dituzte bertan, baita armak ere. Ikerketak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Ertzaintzak.

Ertzaintza, Larra fabrika zaharraren atarian. (Argazkia: Baleike.eus)

Polizia operazio bat abiatu du Ertzaintzak gaur, asteazkena, goizean, Zumaiako Oikia auzoan. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta haren gaineko xehetasun handirik ez dute eman oraingoz, baina Ertzaintzak Baleike.eus-i azaldu dionez, zazpi lagun atxilotu dituzte.

Oikiako Larra fabrika zaharrean hasi du operazioa Ertzaintzak, eta kalamua ekoizteko negutegi bat aurkitu du bertan. Hain zuzen ere, Ertzaintzak azaldu du mila kalamu landare atzeman dituztela. Ertzaintzaren arabera, hainbat arma ere aurkitu dituzte pabilioian. Duela bost bat hilabete hasi zen Ertzaintza kasua ikertzen. 

Hona hemen, Esan Ertzaintzaren sindikatuak lantegiko kalamu berotegiaren irudiekin osatu duen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=KaV68y7sv7c

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide