Lan bila dabiltzanentzat ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 29a

Lehenengoa otsailaren 8an izango da, ostirala, 09:30etik 12:30era. Konpetentziak ebaluatzen eta helburuak zehazten irakatsiko dute bertan.

Bigarren ikastaroa, otsailaren 19an izango da, asteartea, gaztelaniaz, 09:30etik 12:30era. Kasu honetan, autoenpleguari buruzko argibideak emango dituzte, eta helburua izango da jendea bere kabuz lan egiteko sentsibilizatzea.

Informazio gehiago eskuragarri orrialde honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide