'Aita Mari' itsasoratu egin dute, burokraziari aurre eginez

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 27a, 14:24

Hilaren 18an ukatu egin zion itsasoratzeko baimena Itsas Kapitaintzak Aita Mari itsasontziari. Erabaki horren aurrean Aita Mariko arduradunek aurkeztu zuten helegitearekin zer gertatuko argitu bitartean, "itxaroteaz nazkatuta", Pasaiako portutik atera dute itsasontzia.

Atzo atera zen Pasaiako portutik eta Santurtzin dago orain. Asmoa Bilbora heltzea da, baina baldintza metereologikoengatik, datorren astean joango direla azaldu dute. 17:00etatik 19:00etara bitartean, herritarrek itsasontzia bisitatzeko aukera izango dute, eta bertan, gobernuak jarri dizkien zailtasunen berri emango dute. Aita Mariko arduradun batek azaldu du jendeak "beldurra" diola etorkinak etortzeari. "Espainiar gobernuak beldur handia dauka, botoak gal ditzakeelako".

Jakinarazi dutenez, baldintza metereologikoak egokiak badira, Bilbotik mendebaldera nabigatzen jarraituko du Aita Marik, eta baliteke beste portu batzuetan geldialdiak egiten jarraitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide