Itxi egin dute Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea, olatu handiengatik. Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Metereologia Zuzendaritzak gaur egun osorako, eta Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, arriskua igaro arte itxita mantenduko dute errepidea. 18:24ean izango da itsasgora.