Txikienak fin ibili dira gaur bateletan Tolosan

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 13a

Atzoko jardunaldiko une bat Haurrak, promesak, infantilak eta kadeteak ureratu dira gaur goizean Tolosan, Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldian. Bertan izan dira Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako hainbat talde, eta lan ona egin dute oro har. Esaterako, promesa nesketan eta infantil mutiletan oriotarrak nagusitu dira, eta kadeteetan bigarren egin dute. Zumaiako infantil mutilak eta haur neskak bigarren izan dira euren estropadetan, eta getariarrei dagokienez, promesa neskak izan dira onenak, bigarren egin baitute oriotarren atzetik. Zarauztik kadete mutilak bakarrik lehiatu dira, eta 13. tokian amaitu dute estropada. Ikusi sailkapen guztiak hemen: Gipuzkoako Batel Liga 2.jardunaldia (2019)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide