Artxiboko irudian, Zumaiako neskak lehian (Baleike.eus)
Gaur, larunbata, hasi da 2019ko Gipuzkoako Batel Liga, Trintxerpen. Seniorretan, gizonezkoetan Kaiarriba nagusitu da, eta emakumezkoetan, berriz, Hibaika.
Eskualdeko talde ugari lehiatu dira, eta askotariko emaitzekin itzuli dira etxera. Nabarmentzekoa, esaterako, gizonezko seniorretan bigarren izan direla zarauztarrak. Kaiarriba taldearen ondoren helmugaratu dira, ia bederatzi segundora.
Jubeniletan ere eskuratu dituzte bigarren postuak eskualdeko taldeek: mutiletan zumaiarrek eta nesketan oriotarrek, hain zuzen.
Promesa nesketan oriotarrak izan dira txapeldun, haur nesketan zumaiarrek bigarren egin dute, eta infantil mutiletan eskualdekoak izan dira aurreneko hirurak: Zumaia A-k irabazi du lehia; bigarren Orio A helmugaratu da; eta hirugarren, berriz, Zumaia B.
Kadete mutilei dagokienez, azkenik, bigarren egin du Orio A taldeak.