Go!azen antzezlanerako sarrerak urtarrilaren 24an jarriko dira salgai Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2019ko urtarrilaren 12a

Otsailaren 16an Go!azen antzezlanaren bi saio izango dira Zumaian. Zumaiena aretoan izango da antzezlana, 17:00etan lehenengo saioa eta 19:00etan bigarrena. Ikuskizun honek izan ohi duen erantzuna ikusita eta herritarrentzat sarrerak lortzea errazteko, aurten lehen aldiz Internet bidezko salmenta ere bideratuko du Udalak. Sarrerak, beraz, bi eratara erosteko aukera egongo da: saio bakoitzerako erdiak aurrez aurreko salmentan jarriko dira, eta beste erdiak internetez. Bi salmentak egun berean hasiko badira ere, urtarrilaren 24an, zumaiarrei lehentasuna emateko helburuarekin, aurrez aurreko salmenta 17:00etan hasiko da eta internet bidezkoa, aldiz, 19:00etan. Aurrenekoa Oxford aretoan egingo da, eta  Internet bidezkoa egiteko gunearen helbidea, aurrerago iragarriko da. Interneteko sarrerak inprimatzea derrigorrezkoa izango da. Sarrera guztiek prezio bera izango dute, 6 euro, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu. Kultura sailak adierazi du lehen aldia izanik, salmenta guztia ondo joanez gero, martxoaren 4an izango den Pirriotx, Porrotx eta Marimototsen Muxua ikuskizunerako salmenta ere era horretara egingo dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide