Zumaiako San Jose kalea bi astez itxiko dute igogailuaren obrengatik

baleike.eus Aktualitatea. 2019ko urt. 11a, 13:20

San Jose kalea bi astez itxita egongo da astelehen honetatik aurrera igogailuaren obrak direla medio.

Kale honetako 18. zenbakitik 30.era bitartean itxiko dute urtarrilaren 14tik 28ra arte. Bi aste horietan trafikoa San Juan egoitza aurretik igarotzen den kaletik bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide