Jakinarazi dute 21. Korrika zein herritatik eta noiz pasako den

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 9a, 10:39

Apirilaren 12an zeharkatuko du 21. Korrikak eskualdea. Ostirala da, eta goizean jasoko dute lekukoa azkoitiarrek, Elgoibartik iritsiko diren euskalzaleen eskutik. Handik Azpeitira, eta kostaldera egingo du euskararen aldeko lasterketak. Korrika 2019 Garesen abiatuko da, apirilaren 4an, 17:00etan. Amaiera apirilaren 14an izango da, Gasteizen.

Herriak eta orduak

Azkoitia:

Apirilaren 12an, 08:59ean iritsiko da 1.934. kilometrora. 1.944. kilometrora arteko zatia egingo dute herrian.

Azpeitia:

09:34ean iritsiko da Azkoititik, eta 1.950. kilometrotik 1.962ra eramango dute. Zestoarren hartuko diete lekukoa gero.

Zestoa:

10:35ean iritsiko da Korrika herrira Azpeititik, eta zumaiarrei pasako diete lekukoa.

Zumaia:

11:33ean hartuko dute lekukoa zumaiarrek.

Getaria:

Zumaiatik iritsiko da Getariara, 2.000. kilometroan, 12:23an. 2.003. kilometroan zarauztarrek hartuko dute lekukoa.

Zarautz:

13:00etan sartuko da herrira Korrika, Getariatik barna, eta 40 minutu baino gehiago ibiliko da herrian zehar.

Orio:

13:47an oriotarrei iritsiko zaie Korrika 2019ren lekukoa, eta Usurbil alderantz egingo dute horiek. 14:30ean jasoko dute lekukoa usurbildarrek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide