Urte hasierarekin bat eginez, preso eta iheslarien eskubideen aldeko eskubaloi jardunaldiak jokatu dira gaur Lubaki kiroldegian. Guztira 12 talde aritu dira seigarren txapelketa honetan. Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, parte hartzaileetako asko zumaiarrak izan arren, Donostiatik eta Zarauztik heldutako jokalariak ere aritu dira lehian.
Etziok besteik talde zumaiarrak irabazi du txapelketa, azken segunduan jaurtitako penaltiari esker.