Adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute Zarautzen.
Eskualdeko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek bat egin dute ELA sindikatuak deitutako grebarekin, eta gaur elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren enparantzan. Bertan izan dira besteak beste Zumaiako San Juan eta Otezuri egoizetako eta Zarauzko eguneko zentroko langileak.